Sagardo ekologikoa

Hasiera-hasieratik garbi eduki dugu ingurunearekiko errespetuz jokatu behar genuela, naturaren baliabideak ahalik eta egokien erabilita kalitatezko produktuak ekoizteko.

Beraz, gure aitona-amonen jakinduria eta zientziaren aurrerapenak uztartuta, naturarekin bat lan egiten saiatzen gara, ongarri edo pestizida kimikorik bota gabe, genetikoki moldaturiko organismorik erabili gabe eta sagardoari bestelako gehigarririk erantsi gabe.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluan erregistratuta gaude, eta haiek kontrolatzen eta ziurtatzen dute gure ekoizpena. Horrez gain, Biolur elkarteko kide gara, nekazaritza eredu iraunkorra bultzatu nahi dugulako, eta gure ekosistemaren osasuna indartu ere bai.